Banner (1)

Kaixo, lagunok!

Haurren aurrean helduok heldu ekimena amaitu zenetik hiru aste luze igaro dira dagoeneko eta bigarren edizioak emandakoak partekatzeko unea izango dugu aurki.

Aurrekoan galdetegi bat igorri genizuen eta bertan ateratakoak osatzeko helburuarekin elkartu nahi dugu zuekin, bigarren edizio honetan bizitakoak ezagutu, balorean jarri edota kontuan izateko.

Horretarako, hurrengo asteartean, hilak 28, balorazio foroak izango ditugu, online. Saioak goizez eta arratsaldez izango dira, norberaren aukeren arabera, batean edo bestean parte hartu ahal izateko.

Hitzorduak:
Parte hartzeko aukera baduzue eskertuko genuke aurretik izena ematea, foroen antolaketa errazteko. Hemen duzue bete beharreko galdetegia:
Bestalde, parte hartzeko aukerarik ez baduzue eta gurekin zuen herri, auzo edo eskualdean egindako balorazioa partekatu nahi baduzue, eskertuko genuke, idatziz, honako helbide elektronikora bidaltzea: jzapata@topagunea.eus

Mila esker eta asteartera arte!
facebook twitter instagram youtube website 
MailPoet